100Hitz.net: formatu laburreko hausnarketak
Nire lankide den Jon Tribakek webgintzaren inguruko hausnarketa pertsonalak bideratzeko blog bat du abian ekainetik hona. Hausnarketa laburrak dira bereak, baina ez horregatik funtsa gabekoak. Solasaldirako beta ematen dute, une bat gelditu eta eztabaida interesgarriak sortzeko aukera bikaina direlakoan nago. Web proiektuek dituzten arlo eta atal ezberdinei buruz iritzirik baduzue, bertara gerturatu zaitezte eta parte hartu iruzkinetan.
Zalantzarik gabe, ehun hitz eta hausnarketa baino gehiago proposatzeko ahalmena eta ezagutza baditu Jonek. Egon zaitezte erne eta jarraitu itzazue bere idatziak, pena merezi du eta.
Hona hemen blogaren helbidea: 100Hitz.net
3 comentarios
Saltar al formulario de comentario | Comentarios RSS [?] | TrackBack URI [?]