Diseinua, galdera erantzunen etengabeko prozesua

Diseinu lana erabat subjetibotzat hartzen dutenekin ez naiz inoiz ados egon. Ez naiz egongo ere. Izan ere, hori onartzen badugu, diseinatzailearen lan prozesua ezerezean oinarritua egongo dela esan nahiko dugu ein handi batean. Zertan oinarritu da konposizio bat aukeratzerakoan? Zertan layout bat erabakitzerakoan? Zertan kolore eta tipografia jakin batzu hautatzerakoan? Ezertan ez?

Galdera erantzunen prozesu etengabean murgildu ohi gara diseinatzaileok, dena zalantzan jarriz, gure lanaren aukerak mugatzeko oinarri eta arrazoien bila. Lan baten erraietara jo behar da, bezeroaren izaeraren erraietara, helburuen araberako adaptazio bat egin eta imajinario jakin batzuen inguruko baliabideez baliatu.

‘Cliché’-en eragina diseinuan

Ez gara ari, beraz, norberak iruditzen zaion bezala, era aleatorioan diseinatzeari buruz. Ez da ia ezer doan egiten. Hori bai, onartu beharrean gaude badaudela “cliché” jakin batzu. Web 2.0 aplikazio eta webguneetan horren ohizko bihurtu direnak. Zer funtsa dute “cliché” horiek? Degradatuak, lurzoru busti efektuak, tipografia erraldoiak, salneurri eskeintzetako hotzdun borobiltxo horiek, etab., etab. Moda kontua? Estetika? Ni ere zuetakoa naiz identitate kontu hutsala? Hau dena analizatu ezkero, argi dago ez dagoela diseinu lan prozesurik, moda jakin baten araberako nahasketa egoki bat lortzeaz ari baikara.

Ametsen mundua

Adibidez, demagun ardo ekoizpen handia egiten duen bezero bat dugula, eta halako batean, halako esaldi bat botatzen digula “nire webgunerako Nike, Loreak Mendian edo eta Versace bezalako ereduak erabili behar zenituzkete diseinatzerako orduan”. Eta hau dioenean, bezero hau ez da gai webgune horietan ikustako zein xehetasun edo gauza zehatz egoki iruditu zaizkion esateko, noski. Galderak egin arren, ez da gai izango, izan ere, bera ez da diseinatzailea. Ezin du lan bat desegituratu. Nola esan bere helburuak, beharrak, baldintzak, produktuak eta honen imaginarioa, bere irudi korporatiboa, etab. ez datozela bat berak aipatutako webgune horietan dauden baliabideekin?

Nola ulertarazi beste baliabide batzu agian egokiago direla? Berak webgune horiekin ‘flipatu’ egin du, berak Niken agertzen diren nesken gorputz ederrak ikusi nahi ditu eta argazki sesio soil bat ordaintzeko sosik ere ez du. Loreak Mendian-eko moda, arte eta modernotasun giro horiekin busti nahi ditu bere produktuak, baina bere produktuek, posizionamendua, estilo eta irudi korporatiboa ez datoz horiekin bat.

Diseinatzaileen botere magikoak

Botatako parrafada guzti honekin esan nahi dudana zera da, ez dela diseinatzailearen lana analisi lan bat bezala ulertzen askotan. Badirudi botere magikoak ditugula, izan ere, badirudi zementua saltzen duen enpresa bat Dolce&Gabanna-ren pareko jartzeko gai garela zenbaiten ustez.

Mundu hau erotuta dago.

Si lo deseas, puedes continuar leyendo:

« Infravalorar lo aparentemente invisible | Valoraciones supérfluas sobre el diseño »

Información: