Lokhus eta Hopper-Inc, bide berrietatik abiatuta
Gaurkoan bi gomendio on webguneen garapen eta diseinu grafikoari dagokionez. Bi aipamenak ere esperientziadun jendeari buruzkoak. Hor doaz…
Ander Aznar a.k.a. Lokhus:
Orain dela aste bat arte Aristan lankide eta lagun izan dudan ‘aussie‘ bat da Ander Aznar jauna. Bere bideari ekitea erabaki dio orain. Web diseinu eta programazioan aditua den freelance bat beharko bazenute nik Ander gomendatzeko moduko profesionala dela diotsuet. Pena handia ondoan zu ez edukitzea, baina poz handia independentzia hori lortu duzulako. Zorte on Ander!.
Anderri buruz gehiago jakin nahi duenak badu bere orrialdean pertsonalean aukera. Kontakturako formulario bat ere aurkituko duzue bertan.
Hopper-Ink
Bestalde, Aitor Aretxabaleta (‘Aitor NG’ bezala ezagunagoa sarean) diseinatzaile bilbotar bikainak eta Jota bere anaia ez daude jada Moriwase bibotar agentzian lanean. Abentura berria hasi dute beraien kontutik Hopper Ink proiektuarekin.
Eta estreinaldi modura doako tipografia bat eskaintzen digute beraien webgunean, “Ágape” izenekoa. Etzazute galdu tipografia potolo eta ponpoxo hau!.
Kontakturako datuak:
Hopper Ink
- URL:
- www.hopper-ink.com
- Helbidea:
- Alameda Mazarredo, 35 zbkia., 1. solairua – A atea
- Bilbao – Bizkaia
- Tfnoa.:
- 94 423 52 42


2 comentarios
Saltar al formulario de comentario | Comentarios RSS [?] | TrackBack URI [?]