Lokhus eta Hopper-Inc, bide berrietatik abiatuta

Gaurkoan bi gomendio on webguneen garapen eta diseinu grafikoari dagokionez. Bi aipamenak ere esperientziadun jendeari buruzkoak. Hor doaz…

Ander Aznar a.k.a. Lokhus:

Ander Aznar-en erretratua

Orain dela aste bat arte Aristan lankide eta lagun izan dudan ‘aussie‘ bat da Ander Aznar jauna. Bere bideari ekitea erabaki dio orain. Web diseinu eta programazioan aditua den freelance bat beharko bazenute nik Ander gomendatzeko moduko profesionala dela diotsuet. Pena handia ondoan zu ez edukitzea, baina poz handia independentzia hori lortu duzulako. Zorte on Ander!.

Anderri buruz gehiago jakin nahi duenak badu bere orrialdean pertsonalean aukera. Kontakturako formulario bat ere aurkituko duzue bertan.

Hopper-Ink

Hopper-Ink webguneko pantaila

Bestalde, Aitor Aretxabaleta (‘Aitor NG’ bezala ezagunagoa sarean) diseinatzaile bilbotar bikainak eta Jota bere anaia ez daude jada Moriwase bibotar agentzian lanean. Abentura berria hasi dute beraien kontutik Hopper Ink proiektuarekin.

Eta estreinaldi modura doako tipografia bat eskaintzen digute beraien webgunean, “Ágape” izenekoa. Etzazute galdu tipografia potolo eta ponpoxo hau!.

Kontakturako datuak:

Hopper Ink

URL:
www.hopper-ink.com
Helbidea:
Alameda Mazarredo, 35 zbkia., 1. solairua - A atea
Bilbao - Bizkaia
Tfnoa.:
94 423 52 42

Si lo deseas, puedes continuar leyendo:

« II Premios DiarioVasco.com ‘07 Sariak | Diseinua ez da zerbait estetikoa soilik »

Información: