Olelé disseny gràfic

Logotipo de Olelé

Gaur DMSTK forotik ohizko ibilaldia egiten nenbilela Olelé disenny gràfic deituriko estudioaren mezu batekin egin dut topo foroko hari batean. Diseinu grafikoa lantzen duen estudioa da, 2005 urtean sortua eta Bartzelonan daude kokatuta. Mireia Rocher eta Karmele Luquik daramate estudioaren gidaritza eta badituzte zenbait lan beraien portfolioan.

Beraien zerbitzuak enpresa txiki eta ertainei eskaintzen dizkiete, batez ere irudi korporatiboarekin zerikusia duten aplikazioak sortuz. Helburua: bezeroari lana aurreztea. Diseinuaz gain, inpresio prozesua kontrolatzen dute eta webguneen kasuan, hosting eta domeinuaren kontratuaz arduratzen dira.

Karmele Luqui Urretxun (Gipuzkoa) jaioa da. Bilbon Arte Ederrak ikasi eta Zaragozan zaharberritzaile bezela aritu ondoren, Bartzelonara joan zen. Azken lau urteetan diseinu grafikoa lantzen aritu da, bai ikasketetan eta baita lanean ere.

Beraiei buruz gehaigo jakin nahiko bazenute webgunea gazteleraz, katalanez eta euskaraz topatuko duzue. Egiozue bisitatxo bat!

Hauek dira beraiekin kontaktatu ahal izateko datuak:

Olelé disenny gràfic

Kontaktua
Karmele Luqui
Telf.:
652 751 623
URL:
www.olele.es
e-mail:
info@olele.es

Si lo deseas, puedes continuar leyendo:

« ¡Así se anuncia una oferta de trabajo! | Aitunea | Para trasmitir la cultura vasca a colores desde la diáspora »

Información: