ZeBehar, zure beharrentzako soluzioa

ZeBehar proiektuaren logotipoa

Nire lankide Anak proiektu berria atera berri du: ZeBehar. Proiektuaren funtsa sinplea bezain ederra da. Edonolako beharrak planteatu, behar horiek non eta noiz dituzun azaldu eta norbaitek lagundu ahalko balizu, hau ahalbideratzeko tresna da ZeBehar. ‘Pretty simple’, ezta?.

Anak RubyOnRails erabiliaz garatu du proiektua. Esan beharra dago programazio kontuetan adituegia ere ez dela Ana, eta proiektu hau meritu handiz Ruby zerbait ikasi ondoren lortu duela argitaratzea. Zorionak, benetan.

Beraz, inolako beharrik bazenu, sartu besterik ez duzu eta zure beharrak azaldu. Ziur norbait azalduko dela laguntzeko prest.

Si lo deseas, puedes continuar leyendo:

« | »

Información: